Mintegiak / Coworking

Enpresa mintegia, proiektu bat garatu nahi dutenei, sortze eta abiatze urratsetan direnean, harrera, egoitza, bide-laguntza eta sostengua eskaintzen dien lekua da.

Sortzaileei ingurune ezin hobea eskaintzen die, hartzen dituen enpresen arrakasta aukerak azkartzeko xedearekin.

Bidelaguntza pertsonalizatua :

  • Sortzaile gazte edo enpresa sortu berriei harrera eskaini, lokal egokigarriak eskainiz (bulegoak, tailerrak edo lokal mistoak). Epe mugatu batentzat alokatuak dira ;
  • Proiektuak landu eta bideratzeko laguntza ;
  • Sostengu profesional pertsonalizatua eta iraunkorra ;
  • Arlo publiko eta pribatuko partaideekin harremanetan ezarri ;
  • Mintegitik atera eta lurraldeko lan eremuetan kokatzeko laguntza ;
  • Egoitza soziala.

Enpresa bat mintegian delarik bere tokiko ospea azkartzen da. Gainera, esperientziak trukatzeko aukera ezin hobea ematen du, isolamendutik ateraz eta enpresa buru gaztez inguratua izanik.

Lokal egokituak :

  • Tresna partekatuei sarbidea : informatika, bulegoko tresnak, bilkura gela, idazkaritza, fotokopiak, faxa, abiadura handiko Internet…
  • Mota guzietako proiektuei harrera : saltokiak, zerbitzuak, produkzioa…
  • Zerbitzu bereziak : bide-laguntza profesionalen eskutik, elkarteko kide diren industrialariek sortzaileari aholkuak eta laguntza eskainiz. Lanbide andana ordezkatua da.